KPIa %3,4ean kokatu da Nafarroan, eta %3,2an EAEn

Azpiko inflazioa bi hamarren apaldu da eta %3,3an kokatu da martxoan

KPIaren igoera, hein batean, erregaien prezioaren ondorioz izan da | Argazkia: iStock KPIaren igoera, hein batean, erregaien prezioaren ondorioz izan da | Argazkia: iStock

Gora egin du Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) Hego Euskal herrian. Nafarroan, puntu bat igo da martxoan otsailaren aldean, %2,4tik %3,4ra. EAEn sei hamarren hazi da, hau da, % 2,6tik % 3,2ra. Hala, urte arteko tasa % 3,4raino iritsi da Nafarroan, eta %3,2an kokatu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Igoera hau argindarraren BEZaren igoerararen eta pakete turistiko eta erregaien prezioetan eman den gorakadaren ondorio dira, ostiral honetan, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) emandako datuen arabera. 

Datuok behin betikoak dira. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan prezio gorakada nabarmenena elikagai eta alkoholdun gabeko edarien prezioetan eman da, %4,6 iazko epe berarekin alderatuz. Aisialdia eta kultura iaz baino % 3,9 garestiagoa da, eta beste zerbitzu eta ondare batzuetan ere %3,7ko igoera izan da. Nafarroan, berriz, gorakada handiena kulturan eta aisialdian egon da, %7koa. Jatetxeak eta hotelak iaz baino % 4,9 garestiagoak dira, eta alkoholdun edari eta tabakoen prezioa ere % 4,5 hazi da. 

Azpiko inflazioa, bestalde, elikagaiak eta energia produktuak kontuan hartzen ez dituena, %3,3an kokatu da martxoan, bi hamarren apalduz. 2023ko martxoarekin alderatuta, % 4,2 apaldu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK