Lan merkatuak, osasungintzak eta etxebizitzak kezkatzen ditu gehien hiritarrak

Euskal Soziometroaren arabera, %48 batentzat lan merkatua da kezka handiena

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Lan merkatua, osasungintza eta etxebizitza dira, hurrenez hurren, EAEko biztanleen kezka handienak. Biztanleek 7ko nota jartzen diote beren egungo egoera pertsonalari, eta EAEko egoera orokorrari berriz 6koa. Euskal soziometroaren azken emaitzak dira hauek, Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoaren kabineteak argitaratutakoak.

Urtarrilaren 30 eta otsailaren 2ra bitartean, 3.000 inkesta baino gehiagoz osatutako azterlana ondu dute. Hala, inkestatutako %48k aipatu dute lan merkatua beren kezka nagusietako bat bezala. Orain hiru urte baino ehuneko txikiagoa da, orduan %61k jotzen baitzuen kezka nagusitzat.

Osasungintza %35entzat da kezka handia eta etxebizitza %25entzat. Biztanleen gainerako kezka handienak segurtasuna (%12), zerbitzu publikoen laguntza (%12), egoera politikoa (%11) eta hezkuntza (%11) dira hurrenez hurren.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK