Langabe kopuruak apur bat behera egin du Hego Euskal Herrian

Nafarroan soilik igo da langabe kopurua. 374 langabe gehiago zenbatu dira otsailean

Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Urtarriletik otsailera, lan merkatuak zertxobait hobera egin du Hego Euskal Herrian. Izan ere, 310 langabe gutxiago zenbatu dira enplegu bulegoetan. Zehazki, lanik gabeko pertsonen kopurua EAEn jaitsi da (684 langabe gutxiago), Nafarroan, aldiz, 374 langabe gehiago zenbatu dira.

2023ko otsailaren alderatuz gero, 1.751 langabe gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%1,56). Hala, guztira, 110.545 pertsona daude Lanbiden izena emanda. Nafarroan langabeziak azken hilabetean gora egin badu ere, iazko otsailaren aldean, %4,10 jaitsi da, eta 1.327 langabe gutxiago daude.

Era berean, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak argitaratutako datuen arabera, Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua % 1,97 (19.418 afiliatu) igo da urtarriletik otsailera Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 1.007.567 pertsonak kotizatzen dute Gizarte Segurantzan, iazko otsailean baino 4.376 gehiago. Nafarroan, berriz, azken hilabetean 1.752 afiliatu (% 0,58) gehiago daude, eta iazko otsailetik  aurtengora, afiliatu kopurua % 1,96 igo da (5.582 afiliatu).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK