Motelaldia bai, baina ekonomia atzeraldirik ez du espero 2023rako Bilboko Ganberak

Datorren urteko ekonomia %2,1 handituko dela iragarri du, aurtengo datuaren erdia. Hala ere, ez du espero enplegu tasaren jaitsierarik

Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera

Urtea moteltze batekin amaitu eta 2023an moteltze hori areagotu egingo dela iragarri du Jose Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak. Hala ere, ez du espero Euskal ekonomia atzeraldian sartzerik. Ganberak egindako kalkuluen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %4,3 handituko da aurten, eta %2,1 2023an. Datorren urteko aurreikuspen datu hori apalagoa da Bizkaian, %1,7 eta %1,8 artean handituko dela uste baitute.

Hala ere, Europako iragarpenak baino hobeak direla adierazi du Zudairek, Eurogunean datorren urtean %0,5eko hazkundea espero dela arrazoituz. “Posible da Eurogunea atzeraldian sartzea ere”, gaineratu du.

Bizkaiko Ganberaren arabera, 2024ra arte egon beharko da berriro ere datu baikorrak izateko. “2023a ez da urte erraza izango, eta ez da gure iritzia bakarrik, enpresen %59k ere aurreikuspen ezkorra egin baitute”, ohartarazi du. Kontsumoa apalduko denaren beldur direla azaldu du.

Inflazio handia ere espero dute Ganberan 2023rako eta zail ikusten dute interes-tasak jaistea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK