Munduko ekonomia esperotakoa baino gehiago haziko da, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera

Aurreikuspenen arabera, %2,9 haziko da aurten eta %3,1 datorren urtean. Inflazioak ere beherazko joera izango duela iragarri du

Nazioarteko Diru Funtsaren egoitza Washingtonen | Argazkia: iStock Nazioarteko Diru Funtsaren egoitza Washingtonen | Argazkia: iStock

Nazioarteko Diru Funtsak bi hamarren hobetu ditu 2023ko munduko ekonomiaren inguruan egin zituen aurreikuspenak. Hala, %2,7 beharrean, aurten %2,9 haziko dela jakinarazi du. Datorren urterako aurreikuspena ere aldatu egin du eta %3,1 haziko dela esan du, aurretik adierazi zuena baino hamarren bat gutxiago. Dena dela, erakundeak ohartarazi du aurreikusitako hazkundea batez besteko historikoaren (%3,8) azpitik geratuko dela.

Nazioarteko erakundeak azaldu duenez, “inflazioari aurre giteko banku zentralek interes tasak igo izanak eta Ukrainaren inbasioak zaildu egiten dute ekonomiaren bilakaera”. Hala ere, Txinak mugak zabaldu izana albiste ona dela deritzo, eta ez du aurreikusten munduko ekonomia atzeraldian sartzerik.

Prezioen bilakaerari lotuta, inflazioak beheranzko joerarekin jarraituko duela iragarri du: iazko %8,8tik %6,6ra jaitsiko da aurten, eta %4,3ra datorren urtean. Hala ere, pandemia aurreko %3,5eko batez bestekora iristeko oraindik falta dela esan du, inflazioa jaisteko prozesua denboran luzatuko dela ohartaraziz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK