Nafarroako Barne Produktu Gordina %1,9 handitu da 2023an

2022an baino gutxiago hazi da ekonomia, industria sektorearen moteltzea dela eta batik bat

Iruñeko kale bat | Argazkia: iStock Iruñeko kale bat | Argazkia: iStock

Nafarroako Barne Produktu Gordina %1,4 hazi da 2023ko laugarren hiruhilekoan, 2022ko hiruhileko berarekin alderatuz gero. Nastat Nafarroako estatistika erakundearen arabera, azken hiruhilekoan BPGaren hazkundea %1,7koa izan da. Halaber, 2023 osoan Nafarroako BPGa %1,9 hazi da.

2022an baino gutxiago handitu da lurraldeko ekonomia. Dena den, Nafarroako Gobernuak aurreikusitakoa baino gehiago egin du gora, %1,7ko hazkundea espero baitzuten.

Hazkunde erritmo txikia industria jarduerari egotzi dio estatistika erakundeak, eta hazkundeak erritmo berean jarraituko duela aurreikusten du, esportazioak ahulagoak izango badira ere.

Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun saileko kontseilariaren esanetan, nafarren kontsumo handiagoak eragin du 2023 bukaerako susperraldia. Halaber, 2024a urte zaila izango dela, eta industria eskariak ez direla handituko iragarri du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK