Nafarroako etxeetako gastuak gora egiten jarraitzen du

Nastaten arabera, 2023ko hirugarren hiruhilekoan %2,1 hazi da familien gastua iazko epe berarekin alderatuta

Elikagaietan egindako gastuak behera egin du Nafarroan | Argazkia: iStock Elikagaietan egindako gastuak behera egin du Nafarroan | Argazkia: iStock

2023ko hirugarren hiruhilekoan Nafarroako etxeetako gastuak %2,1 egin du gora, iazko epe berarekin alderatuta. Dena den, azken hilabeteekin erkatuz gero, hazkundea zertxobait apalagoa izan dela azaldu du Nastatek.

Hazkunderik handiena aisialdian, kulturan eta ostalaritzan izan da, zehazki, urte arteko tasan %12 hazi da familien gastua. Garraioak eta komunikazioak ere hazkunde positiboa izan dute, eta iazko epe berarekin alderatuta %0,5 hazi dira.

Kontrakoan, elikagaiak, arropa eta etxebizitza gastuak izan dute beherakada, %0,7 gutxiago gastatu baitute aurten nafarrek 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero. Aitzitik, jaitsiera nabarmenena irakaskuntzan eta osasunan izan da, %4,9 egin baitu behera familien gastuak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK