Nafarroako Gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa egin du EH Bildurekin

EH Bilduren abstentzioarekin, 5.742 milioi euroko aurrekontuak izango ditu Nafarroak 2024an

Akordioa sinatu duten unea, gaur, Iruñean | Argazkia: Nafarroako Gobernua Akordioa sinatu duten unea, gaur, Iruñean | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako 2024rako aurrekontuak aurrera aterako dira EH Bilduren abstentzioarekin. Akordioa itxi dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk, proposatutako zuzenketa guztiak onartu ostean. Martxoaren 7an onartzea aurreikusten dute, eta Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ganberaren esku utzi du gaur aurrekontu proiektua.

Arastiren hitzetan, “EH Bildu izan da alderdi bakarra gobernuaren deiari erantzun diona mahaiean esertzeko, eta foru komunitaterako aurrekonturik onena negoziatzeko”. Hala, Chiviteren gobernuak 5.742 milioi euroko aurrekontuak adostu ditu 2024rako, iaz baino 500 milioi euro gehiago.

Orain aste batzuk hasitako negoziaketak, hortaz, gaur amaitu dira. Arastik ere gehitu du, “maila ekonomikoan zein sozialean herritarren beharrei aurre egitera bideratuta dauden aurrekontu sendoak” direla adostutakoak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK