Nafarroako kontsumitzaileen konfiantzak gora egin du

Etxeko nahiz ekonomia orokorra, langabezia eta aurrezpenen inguruan iritzi baikorragoa dute nafarrek urtearen bigarren hiruhilekoan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Nastat, Nafarroako Estatistika Erakundearen arabera, kontsumitzaileen konfiantzak gora egin du Nafarroan azken hiruhilekoan, Kontsumitzailearen Konfiantza Indizeak (KKI) -17,4ko emaitza izan baitu, eta urteko lehen hiruhilekoan -28,1koa izan zuen. Iritzi baikorragoa dute, beraz, nafarrek eta hirugarren hiruhilekoz segidan hazi da euren konfiantza. Halaber, iazko hiruhileko berarekin alderatuz, puntu bat igo da kontsumitzaileen baikortasuna.

KKI biltzen duten osagarri guztiek egin dute gora, batez ere, langabeziaren inguruko itxaropenak, 0,3 puntuan kokatu baita, aurrekoa hiruhilekoan -15,4ean zegoenean. Etxeko egoera ekonomikoan, egoera ekonomiko orokorrean eta aurrezpenaren inguruko itxaropenean ere gorakada izan da nafartarren konfiantzan eta -16,4, eta -25,1 eta -28,6an kokatu dira, hurrenez hurren. 2023ko lehen hiruhilekoan, -22,6, 39,1 eta -35,3an ziren.

Sexuen arabera bereiztuta, konfiantzak gora egin du bai gizon eta emakumeetan, eta euren arteko tartea murriztu arren, gizonak baikorragoak dira (-16,4) emakumeak baino (-18,6).

Etxeetako sentimendu-indizeari dagokionez, goranzko joerari eusten dio eta aurreko hiruhilekoan 51,6 izatetik 67,1era iritsi da. Itxaropen Ekonomikoaren Indizeak ere gora egin du 10,6 puntutara ailegatuz, lehen hiruhilekoan baino 14,6 puntu gehiago. Batez, ere, prezioaren inguruko itxaropenean nahiz lan-merkatuaren inguruan baikorrago azaldu dira nafarrak.

Erosteko Probabilitatearen Indizeak ere 0,6 puntu hobetu du aurreko hiruhilekoarekin alderatuz eta 6 puntutan kokatu da. Azkenik, Familiaren Egoera Ekonomikoaren Indizeak ere bilakaera positiboa izan du eta 13ra iritsi da urtearen bigarren hiruhileko honetan, lehenengoan 11,5ean zegoen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK