Threads-ek hariak zabaldu ditu Europan zehar

Twitterren klona den sare soziala eskuragarri dago jada Europan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Amaitzear dagoen urtea, zalantzarik gabe, oso mugitua izan da sare sozialez ari bagara. Elon Muskek Twitter bereganatzean hasi zuen lurrikararekin, sare sozial horren alternatibak etengabe agertuz joan dira. Twitterren amaiera eta X-ren sorrera ikusi ditugu, baina baita beste mikroblogging sare sozial berri batzuk ere, hala nola Mastodon, Bluesky edo gaurko protagonista, Threads.

Joan den astean, Threads bat-batean Europako Batasunera iritsi zen, eta harrezkero, milioika erabiltzaile europarrek egin dute jauzi Metaren sare sozial berrira. Sare sozial hau ez da guztiz berria, uztailean kaleratu zen munduko gainerako herrialdeetan, baina EBko pribatutasun estandarrak ez betetzeagatik arazo legalak direla eta, joan den ostegunera arte ezin izan ginen erabiltzen hasi. Threads (hariak) lehendik dagoen Instagram kontuari lotutako Metaren sare sozial bat da. Aplikazio berri hau lehen Twitter zenaren oso antzekoa, eta mikrobloggingean eta edukiak azkar eta berehala argitaratzean oinarritzen da. Uztaileko lehen egunetan, Threadsek une horretako erabiltzaile gehien zituten sare sozialen artean kokatzea lortu zuen, Instagrameko erabiltzaile asko baitzeuden, erregistratu beharrik gabe saioa hasi besterik egin behar ez zutenak. Hasiera batean, sare sozialak funtzionalitate mugatu batzuk zituen, baina, hilabeteek aurrera egin ahala, inkestak sortzeko, gif-ak argitaratzeko eta, are gehiago, erabiltzaileen eskaera handienetako bat, etiketak eransteko aukera gehitu da.

Threads berandu iritsi zen Europara

Aurtengo uztailaren 5ean, Metak Threads sare sozial berria merkaturatu zuen, hilabeteak zeramatzan bertan lanean. Ezusteko handia izan zen Europako merkatura ez zela iritsiko jakin zenean, eta i sare sozial hori gure aplikazio-dendetan ikusi ahal izateko itxaron egin beharko zela ezagutzean. Aplikazio hau abiarazteko atzerapenaren arrazoietako bat aplikazioak erabiltzen zituen datuen pribatutasunari buruzko zalantzak izan dira. Europako Batasuna merkatu digitalen lege berrirako prestatzen ari da, araudi hori 2024an bete beharko da nahitaez, eta horrek adierazten zuen sare sozial berri horrek ez zituela estandarrak betetzen. Lehendik ere inkertu eta zigortu dute Meta, erabiltzaileen datuak arriskuan jartzeagatik; zehazki, 1.200 milioi euroko isunari aurre egin behar izan dio aurten.

Twitterreko kopiak

2022ko urrian Elon Musk enpresariak Twitter sare soziala erosi zuenetik, hainbat sare sozialek hartu dute ospea, alternatiba erakargarria bilakatuz. Hasiera batean, sare sozial deszentralizatu bati gehiago zuzendutako BlueSky eta Mastodon, alternatiba erakargarriak ziruditen Muskek sare soziala eraman nahi zuen bidearekin pozik ez zeudenentzako. Hilabeteek aurrera egin ahala ikusi zen erabiltzaileek nahiago zutela Twitterren jarraitu, komunitate handia baitzuten. Twitterrek X izena aldatu zuen hilabete berean, Metak Threads kaleratu zuen. Egun gutxitan 100 milioi erabiltzaile baino gehiago lortu zituen, eta horrek alternatiba potentzial bihurtu zuen, Mastodonek eta BlueSkyk orain arte lortu ez dutena. Muskek X erosi zuenetik, asko izan dira pribatutasunari eta etikari buruzko zalantzak sare sozialean, desinformazioaren gordailu bihurtu baita.

Metak Threads kaleratu zuen, eta egun gutxitan 100 milioi erabiltzaile baino gehiago lortu zituen

2023an, zalantzarik gabe, aldaketa garrantzitsuak ikusi ditugu sare sozialetan. Orain arte erakunde-komunikazioetarako, korporazio-komunikazioetarako edo informatzeko erreferentzia izan den sare soziala, pribatasun esparruan unerik txarrenetako bat bizitzen ari da. Orain, Meta efektu kolpe bat ematen saiatu da, aurreko akatsetatik ikasten, mikroblogging sare sozial baten aldeko apustua eginez, X sare sozialarekin pozik ez dagoen publikoa erakartzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK