Txikizkako salmentak %4,4 hazi dira EAEn eta %1,9 Nafarroan

Salmentez gain, enpleguak ere %1,7 egin du gora EAEn iazko maiatzarekin alderatuz. Nafarroan, berriz, %0,2ko beherakada izan du

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Txikizkako merkataritza salmentak gora egin dute bai EAEn (%4,4) baita Nafarroan (%1,9) ere 2022ko maiatzarekin alderatuz, INEk gaur argitara eman duen ikerketaren arabera. Gainera, EAEn sektoreko enpleguak ere gorakada izan du, %1,7koa, hain zuzen. Nafarroan, ordea, iazko maiatzean baino okupazio gutxiago dago aurten eta %0,2 egin gu behera.

Edonola ere, hego Euskal Herriko salmenten hazkundea estatu espainiarreko batez bestekoaren azpitik geratu da, Espainian salmentek %6,6 ko hazkundea izan baitute batez beste aurtengo lehen bost hilabeteetan.

Enpleguari dagokionez, hazkunde handiena izan duen bosgarren autonomia-erkidegoa izan da estatu mailan EAE. Nafarroa, berriz, Murtzia, Errioxa, Ceuta eta Asturiasekin batera, jaitsiera izan duen erkidegoetako bat izan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK