Urtarrilean %11,7 hipoteka gutxiago sinatu dira EAEn; Nafarroan %22,6 gutxiago

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan etxebizitza erosteko 1.555 hipoteka sinatu dira urtarrilean

Urtarrilean, Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan baino hipoteka gehiago sinatu dira | Argazkia: iStock Urtarrilean, Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan baino hipoteka gehiago sinatu dira | Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.555 hipoteka sinatu ziren joan den urtarrilean, hau da, aurreko hilabetean (2023ko abenduan) baino %21,39 gehiago. Hala ere, iazko urtarrilarekin alderatuta, %11,75 hipoteka gutxiago sinatu dira aurten, INE Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera. Nafarroan, denera 374 hipoteka sinatu dira urtarrilean, 2023ko abenduan baino %34,53 gehiago. Iazko urtarrilarekin alderatuz gero, %22,56 hipoteka gutxiago sinatu dira. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mailegatutako kapitala 234,82 milioi eurokoa izan da, hau da, %11,47ko igoera izan zuen abenduarekin alderatuta eta %17,86eko jaitsiera 2023ko urtarrilarekin alderatuta. Nafarroan, mailegatutako kapitala 46,953 milioi eurokoa izan da, %11ko igoera abenduarekin alderatuz gero, eta %27ko jaitsiera iazko epe berarekin konparatuta.

EAEn, urtarrilean, 1.912 hipoteka eratu ziren lursailei lotuta, 386,22 milioiko kapitalarekin; guztira 31 landako lursailetan eta 1.881 hiriko lursailetan. Bestalde, 1.821 hipoteka bertan behera geratu zien, horietatik 1.278 etxebizitzenak. Nafarroan, aldiz, 444 hipoteka adostu ziren lursailei lotuta, denera 84,514 milioi euroko kapitalarekin; horietatik 374 etxebizitzen gainekoak izan ziren, eta 70 bestelako hipotekak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK