Urteko lehen hiruhilekoan iaz bezainbeste etxebizitza babestu saldu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak eskainitako birgaitze dirulaguntzak maila "historikora" iritsi dira, 16,5 milioiko inbertsioa egin delarik

Lehen hiruhilekoan saldu diren 190 etxebizitza babestu berrietatik 122 babes ofizialeko etxebizitzak izan dira eta 68 prezio tasatukoak | Argazkia: iStock Lehen hiruhilekoan saldu diren 190 etxebizitza babestu berrietatik 122 babes ofizialeko etxebizitzak izan dira eta 68 prezio tasatukoak | Argazkia: iStock

2024ko lehen hiruhilekoan, etxebizitza babestuen salmentak nabarmen egin du gora Nafarroan, iazko epe berarekin alderatuta. Hala, urtarriletik martxora 2023ko urte guztiko salmenta kopurura iritsi da jada, 190 hain zuzen ere. Era berean, etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak ere handitu egin dira lehen hiruhilekoan, eta maila "historikora" iritsi direla adierazi du Nafarroako Gobernuak, 16.513.026,80 euroko inbertsioa eginda. Gainera, aurten 2023ko lehen hiruhilekoan baino %5,48 dirulaguntza gehiago banatu dituela adierazi du Chiviteren gobernuak.

Lehen hiruhilekoan saldu diren 190 etxebizitza babestu berrietatik 122 babes ofizialeko etxebizitzak izan dira eta 68 prezio tasatuko etxebizitzak. Bestalde, erabilitako etxebizitza babestuak 83 izan dira aurtengo urtarriletik martxora bitartean, iazko epe berean baino 17 gutxiago (2023an 100). 

Laster Nafarroako Gobernuak ia 6 milioi euro jasoko ditu etxebizitzak birgaitzeko, martxoaren 21ean onartutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (PRTR).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK