Zordun handien zerrenda handitu eginda EAEn eta txikitu Nafarroan

1.115 zergapeko ageri dira Hego Euskal Herriko foru ogasuneko zerrendetan eta 1.300 milioi euro baina gehiago zor dituzte guztira

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

EAEko hiru lurraldeetako ogasunek zordun handien zerrenda eman dute argitara gaur, eta aurreko urteetan baino zergapeko gehiago ageri dira. Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek milioi bat eurotik gora zor zutenen zerrenda egitetik, 600.000 eurotik gora zordunen zerrenda egin dute aurten. Nafarroako ogasunak ere 120.000 eurotik gorako zordunen zerrenda argitaratu du.

Bizkaiko Ogasunan 349 zergapeko ageri dira eta guztira 607,5 milioi euro zor dituzte. Gipuzkoako Foru Ogasuneko zerrenda ere luzatu egin da aurten eta 86 zergapekok 319 milioi euroko zorra biltzen dute. Muga milioi batetik 600.000 eurora jaitsita, 45,5 milioi euroko zorra duten 50 zergadun berri azaldu dira Gipuzkoako zerrendan eta 13,4 milioi euroko zorra zuten zazpi atera dira.

Arabako Foru Ogasunak milioi bat euro baino gehiagoko zergadunen zerrenda atera du eta 37 enpresa zein norbanako ageri dira. Iazko zordun kopuru bera dago zerrendan, denera 135 milioi euro zor dituztelarik.

Nafarroari dagokionez, 120.000 eurotik gora zor duten enpresa nahiz norbanakoen zerrenda eman da argitara, eta iazko zerrenda baino pixkat laburragoa da aurtengoa. 643 zordun ageri dira, 2022an baino hogei gutxiago eta 307,4 milioi euro zor dizkiote Nafarroako ogasunari.

Orotara, hego Euskal Herriko foru ogasunen zordun handien zerrendan 1.115 zergapeko daude egun eta 1.300 milioi euro baino gehiago zor dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK