Argindarraren merkatua berritzea adostu dute EBko herrialdeek

Zentral nuklearrak direla eta, Frantziaren eta Alemaniaren arteko desadostasunak luzatu du akordioa lortzeko negoziaketa

Zentral nuklear bat Frantzian | Argazkia: iStock Zentral nuklear bat Frantzian | Argazkia: iStock

Merkatu elektrikoaren erreforma adosteko zailtasun handiak izan dituzte Europako Batasuneko kideek azken hilabeteotan. Frantziaren eta Alemaniaren arteko desadostasunak ziren akordioa ez lortzearen arrazoi nagusia, izan ere, zentral nuklearren inguruan Frantziak izan dezakeen botereaz mesfidati zen Alemania. Azkenean, EB Kontseiluaren presidentziak (Espainia dago egun presidentzian) egindako azken orduko proposamena onartu dute herrialde ia gehienek. Hungaria izan da onartu ez duen herrialde bakarra, eta Alemaniak alde bozkatzea lortu dute, behin Frantziak zentral nuklearrekiko eskura ditzakeen abantailak argitu ostean.

Hainbat aldaketa adostu dituzte argindarraren merkatuan, hala nola, epe luzerako kontratuak eta hornidura bermatzeko neurriak indartuko dituzte. Araudia aldatuta, energia berriztagarrien hedapena sustatu nahi dute, prezio egonkor eta merkeak ezarriz, eta hauek ekoizteko azpiegiturak gehituko dituzte.

Era berean, Errusiako gasarekiko menpekotasuna murriztu nahi du EBk. Orain, Europako Parlamentura ailegatuko da proposamena, eta urtea amaitu aurretik onartua egotea aurreikusten du Europako Batasuneko Kontseiluak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK