Energia biltegiratzeko sei bateria berri instalatuko ditu Iberdrolak Espainian

150MW-ko gaitasuna izango dute bateriek, eta energia berriztagarrien ESEPEaren bidez finantzatuko dira

Extremaduran instalatutako bateria | Argazkia: Iberdrola Extremaduran instalatutako bateria | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak energia biltegiratzeko sei bateria berri instalatuko ditu, denera 150 MW-ko potentzia izango dutenak. Instalakuntzak Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Andaluzian egingo ditu, eta proiektu bakoitzak ehun lanpostu sortuko dituela azaldu du energia konpainiak.

Energia garbia erabili ahal izateko gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da baterien bidezko biltegiratzea. Proiektu hau energia berriztagarri, hidrogeno berde eta biltegiratze ESEPEaren baitan gauzatuko da, eta 37,5 milioi euroko finantzazioa izango du.

Litio-ioizko bateriak izango dira, eta beste energia berriztagarrietako iturriren batekin instalatuko dira, kasu honetan, eguzki energiarekin, eta bateriak eta planta fotovoltaikoek konexio puntu bera izango dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK