Energia elektrikoaren kontsumoa %1,9 hazi da urteko lehen bi hilabeteetan EAEn

Gas naturalaren kontsumoak %6,2ko jaitsiera izan du erkidegoan, iazko otsailarekin alderatuz gero

Energia elektrikoaren kontsumoa %11,7 hazi da siderurgian | Argazkia: iStock Energia elektrikoaren kontsumoa %11,7 hazi da siderurgian | Argazkia: iStock

Energia elektrikoaren kontsumoa %1,9 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2024ko lehen bi hilabeteetan, eta gas naturalarena %3,2, EEE Euskal Energiaren Erakundeak egindako energia behatokiaren txostenaren arabera.

Sektoreen arabera banatuz gero, energia elektrikoaren kontsumoa %11,7 hazi da siderurgian, 2023ko otsaileko datuekin alderatuta. Gainerakoetan, aldiz, beherakada izan da. %5,2 etxeetan; %5,1 industrian; %3,4 eraikinetan; eta %1,9 zerbitzuetan. Urteko lehen bi hilabetetako datuei dagokionez, energia elektrikoaren kontsumoak %7 egin du gora siderurgian, %1,1 eraikinetan, %2,1 etxeetan eta %0,2 zerbitzuetan. 

Bestalde, 2024ko otsailean gas naturalaren kontsumoak %6,2 jaitsiera izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2023ko otsailarekin alderatuz gero. Edonola ere, arestian esan bezala, urte honetako lehen bi hilabeteetan hazi egin da, %3,2. Zentral termikoetan %10,4ko jaitsiera izan da otsailean, etxeetan % 16,9koa eta industrian % 14,8koa; zerbitzuetan, berriz, % 2,8ko igoera.

Erregaien kontsumoa, behera

Garraioetan egiten den erregaien kontsumoari dagokionez, urtarrilean % 0,9ko jaitsiera izan zuten aurreko urteko aldi beraren aldean; A gasolioan % 4,3ko jaitsiera izan da eta gasolinetan %28,1eko igoera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK