Eskoziako sare elektrikoa hobetzeko bi kontratu eskuratu ditu Elecnorrek

Syncons izeneko lau kondentsadore instalatuko ditu Eskoziako bi lantegietan. Kondentsadoreak Ingeteamek egingo ditu Euskal Herrian

Elecnorren azpiestazio elektriko bat | Argazkia: Elecnor Elecnorren azpiestazio elektriko bat | Argazkia: Elecnor

Elecnor taldeak Erresuma Batuan duen IQA filialak bi kontratu izenpetu ditu Eskoziako sare elektrikoaren azpiegituran hainbat instalakuntza egiteko. Denera, 20 milioi librako (23,3 milioi euro) kontratua itxi du eta Syncons izeneko lau kondentsadore instalatuko ditu Eskoziako bi lantegietan.

Welsh Power energia enpresak esleitu dio enkargua Elecnorren filialari. Halaber, lau kondentsadoreen fabrikazioa Ingeteamek egingo du Euskal Herrian, bere Beasaingo lantegian, hain zuzen.

Caithness konderriko Thurso South eta Glasgow inguruko Neilston azpiestazio elektrikoentzako ekipoak izango dira, eta hauen sare elektrikoaren eraginkortasuna hobetuko dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK