Hidrogenoaren inguruko teknologiak garatzeko laborategia ireki du Tecnaliak

"Europan aitzindaria" izango da instalazioa. Urkullu lehendakariak izan da gaur inaugurazio ekitaldian

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

Europan 2050erako ingurumen helburuak lortzeko irtenbide nagusietako bat izango da hidrogenoa. Energia berdearen sorkuntza, biltegiratzea, garraioa, banaketa eta erabilera kudeatzeko teknologia garatuko duen laborategi berria ireki du Tecnaliak. “Europan aitzindaria” izango den instalakuntza da, teknologia zentroaren arabera.

Hidrogenoaren laborategi berri hau Gipuzkoako teknologia parkean dago kokatuta, eta gaur izan dira inaugurazio ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Alex Belaustegi Tecnaliako lehendakaria eta Jesus Valero zuzendari nagusia.

1.000 metro koadro baino gehiagoko azalera izango du instalakuntzak, eta martxan jarri ahal izateko bost milioi euroko inbertsioa egin da. Bi helbururekin sortu dute: alde batetik, teknologia berritzailea garatzeko, eta bestetik, hidrogeno teknologia bultzatzeko, gero industriara bideratuz. Hala, dagoeneko 50 proiektu baino gehiago abian dira laborategi berrian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK