Iberdrolak 41 milioi euro inbertituko ditu 2026ra arte, elektrifikazioa bizkortzeko asmoz

2024 eta 2026 bitartean 5.600-5.800 milioi euroko irabazi garbiak lortu nahi dituela iragarri du energia konpainiak

Ibedrolako ordezkariak, gaur Londresen ospatzen ari den Capital Markets Day-ean | Argazkia: Iberdrola Ibedrolako ordezkariak, gaur Londresen ospatzen ari den Capital Markets Day-ean | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak 41.000 milioi euroko inbertsioak iragarri ditu 2024-2026 aldirako, eta epe horretan 5.600 eta 5.800 milioi euro arteko irabaziak lortuko dituela aurreikusten du. Energia konpainiak ostegun honetan Londresen ospatzen ari den Capital Markets Day topaketan aurkeztu ditu kopuru hauek.

Inbertsio horren barruan dago, besteak beste, Avangrid energia konpainiaren %18a erostea (2.280 milioi euroren truke) eta euren filial estatubatuarraren % 100 bereganatzea. Era berean, Iberdrolaren bazkideak diren Norvegiako Norges edo Masdar funtsek, 5.000 milioi euroko ekarpena egingo dute, Iberdrolaren inbertsioa 36.000 milioi eurora eramanez.

Halaber, inbertsioen % 85 A etiketa duten merkatuetara bideratuko dira; Estatu Batuak izango dira energiarako inbertsio-gune nagusia (% 35); ondoren, Erresuma Batua (% 24), Espainia eta Portugal (% 15), eta Latinoamerika (% 15). Gainontzeko inbertsioak, Alemania, Frantzia, Australia eta Europako Batasuneko beste herrialde batzuetara bideratuko dira.

Negozioen arabera, sare elektrikora bideratuko dira inbersio gehienak, % 60, hain zuzen, 21.500 milioi euro, batez ere, AEB, Erresuma Batua, Brasil eta Espainiako sareak zabaldu eta indartzeko, energia konpainiak azaldu duenez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK