Portuaren deskarbonizaziorako teknologia ezarriko du Iberdrolak Pasaian

Helburua da ontzien eskaerei energia berriztagarrien bitartez erantzuna eman ahal izatea

UECCko itsasontzia | Argazkia: Iberdrola UECCko itsasontzia | Argazkia: Iberdrola

Pasaiako portuak urrats bat emango du deskarbonizazioan, Iberdrolaren egitasmo bati esker. OPS Onshore Power Supply edo lur-gaineko energia hornitzeko teknologia inplantatuko du ontziak energia berriztagarriz hornitu asmoz, eta UECC ontzi konpainia izango da teknologia horretaz baliatzen lehena. Bestela esanda, portuan lotuta dauden bitartean, ontziak portuko sare elektrikora konektatu ahalko dira, euren sistemetako motor laguntzaileak itzalita utziz.

Horrek ahalbidetuko du, besteak beste, kutsadura akustikoa txikitzea eta ingurumenarekiko inpaktua ere gutxitzea. Itsasoko Munduko Erakundearen arabera, halako teknologiek ahalbidetzen baitute karga eta deskarga operazioetan izan ohi den eragin akustikoa 16 dezibeliotan gutxitzea. Era berean, ontziak konektatuta ez daudenean, horretarako erabiliko den energia eolikoa portuan dauden beste operadoreei eta bezeroei eskainiko zaie, "autokontsumo kolektiboa" bultzatuz.

Proiektua Next Generation Funtsen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia markoaren barruan hautatu dute, zehazki, Garraio eta Mugikortasun Ministrerioak martxan jarritako Garraio Jasangarri eta Digitalaren programaren baitan. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK