Repsolek petrolioa ekarriko du Venezuelatik

Nicolás Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez Estatu Batuek Repsol, Chevron eta Eni petrolio konpainiei petrolioa eta gas naturala esportatzeko baimena eman diete

Petronorreko instalazioak Muskizen Petronorreko instalazioak Muskizen

Ukrainako gerrak Errusiarekiko menpekotasun energetikoak behartuta Europa honidura arazoei aurre egiteko alternatiba bila dabil. Testuinguru horretan Venezuelaren petrolioa erakargarri bilakatu da. Orain arte Amerikako Estatu Batuen (AEB) Maduroren kontrako neurriek Venezuelatik petrolioa inportatzea galarazten zuten. 2017an  Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelako PVDSA petrolio konpainia publikoarekin negoziorik ezartzeko debekua ezarri zuen.  2022ko maiatzean AEBko gobernuak debekuak lausotu zizkion Venezuelari, petrolioa esportatzeko aukera berriak zabalduz. 

NIcolás Maduro presidenteak atzo jakinarazi zuen AEBko agintariek baimen bereziak eman dituztela Repsol, Chevron eta Eni konpainiek erregaiak esportatzeko. "Urratsak ematen ari dira, lehen urratsak. Estatu Batuek duela astebete, gutxi gorabehera, pauso txiki batzuk eman zituzten Estatu Batuetako Chevron, Italiako Eni eta Espainiako Repsol enpresei lizentziak eman zizkietelako Venezuelan petrolioa eta gasa ekoizteko prozesuak hasteko, euren merkatu naturaletara esportatzeko ", azaldu zuen Madurok.

Repsolek Europan baino ezingo du inportatutako erregaia saldu. Hori da AEBk ezarritako baldintzetako bat. Ez da espero, baina, Venezuelatik jasotako kopurua oso handia izatea eta, hortaz, prezioetan ez du eragin nabaririk izango. 

Repsol taldeak bost findegi ditu Espainiako estatuan, horietako bat Petronorrena Muskizen (Bizkaia). Ikusteko dago Bizkaiko instalazioetara helduko den Venezuelako petrolioa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK