Sare elektrikoek trantsizio energetikoan duten rola izan dute hizpide Euskaldunan

Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta Tecnaliak Ekipamendu Elektrikoen XVII. Nazioarteko Jardunaldiak antolatu dituzte gaur eta bihar, Bilbon

Jesus Valero Tecnaliako zuzendari nagusia, Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia eta Jorge Fernandez Orkestrako Energiako koordinatzailea | Argazkia: Tecnalia/EEE/Orkestra Jesus Valero Tecnaliako zuzendari nagusia, Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia eta Jorge Fernandez Orkestrako Energiako koordinatzailea | Argazkia: Tecnalia/EEE/Orkestra

Sare elektriko adimenduei buruzko jardunaldiak punta-puntako enpresak eta adituak bildu ditu gaur eta bihar bitartean Bilboko Eskalduna Jauregian, Ekipamendu Elektrikoen XVII. Nazioarteko Jardunaldietan. Euskal Energiaren Erakundea, TECNALIA eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatu duten urteroko ekitaldian, 

Izan ere, transizio energetikoaren erronkari aurre egiteko sare adimenduen garapenak garrantzi handia hartu du. Bilboko jardunaldietan sistema energetikoaren deskarbonizazioa eta jasangarritasuna, zibersegurtasuna, datuen kudeaeta eta komunitate energetikoak bezalako gaiak sakon jorratu eta jorratuko dituzte, bai hitzaldietan, bai hainbat adituko mahai-inguruetan.

Gaurko egunean, fokoa sare adimenduek Hitzarmen Berdean, baita hauek errekuperazio planetan izango duten garrantziaz hitz egin da. Izan ere, Europako Batasunak 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzea da Hitzarmen Berdearen helburua. Sare adimenduek elkarri lotutako energia sistemak eta hobeto integratutako sareak sortzea ahalbidetzen dute, modu horretan energia berriztagarriak babesteko. Teknologia berritzaileak eta azpiegitura modernoak ere sustatzen dituzte sare adimenduek, eta Europan itsas haize energiaren potentzial osoa garatzeko ezinbestekoak dira.

Aipatutakoarekin batera deskarbonizazio eta jasangarritasunerako garapen teknologikoen tendentziak aztertu dituzte, baita digitalizazioa eta zibersegurtasuna ere, azken hau hainbat eragilek osaturiko bi mahai-ingurutan. Besteak beste, egunean zehar parte hartu dute Europako Batzordeak, Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministerioak eta Nazioarteko Energiarako Agentziak, baita ere izango dira trantsizio energetikoan sare elektrikoek duten garrantziaz solasteko, baita Iberdrola, Arteche edo Schneider Electric bezalako enpresek ere.  Bihar, berriz, komunitate energetikoak, eta soluzio berritzaileak izango dituzte hizpide, eta tartean izango dira Ingeteam, Ibil, Siemens eta Ormazabal. Jardunaldia eguerdian bukatuko da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK