Trantsizio elektrikoaren erronkak partekatzeko jardunaldia egin du Iberdrolak bere langileekin

i+DE enpresa banatzaileko 280 langile elkartu dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako topaketan

Gaurko jardunaldiko une bat | Argazkia: Iberdrola Gaurko jardunaldiko une bat | Argazkia: Iberdrola

I+DE Iberdrolaren enpresa banatzaileak sareen negozioaren inguruko topaketa egin du gaur, eta Donostian, Gasteizen eta Bilbon taldeak dituen 280 langile elkartu ditu. Urteko lehen bederatzi hilabeteetako balantzea egin dute, eta ekonomia berdea, mugikortasun jasangarria eta industriaren elektrifikazioa izan dituzte hizpide, besteak beste

Javier Arriola I+DE zuzendariak gidatu du saioa eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako unitate buruak ere izan dira topaketan. Trantsizio energetikoaren testuinguruan, egungo egoerak ekarritako “aukerak eta erronkak” aztertu dituzte, hala nola, autokontsumoa, energia komunitateak, industriaren elektrifikazioa edota ziberseguritatea.

Halaber, sareen negozioaren zutabe nagusiak “bezeroa, efizientzia eta berrikuntzan eta pertsonetan oinarritutako hazkundea” direla azpimarratu dute. Era berean, Arriolak digitalizazioan eta sare elektrikoan aurrera egiteko duten ardura gogoratu du. “Trantsizio energetikoan erraztasunak jarri behar ditugu, eta modu honetara, deskarbonizazioaren helburuak lortu. Sareak prest egon behar du elektrifikaziora eta energia berriztagarrietara egokitzeko”, adierazi du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK