Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresek sei langile dituzte batez beste

Espainiako batezbestekoaren gainetik kokatzen da (%4,7), baina Europan erreferentzia diren herrialdeetatik urrun. Alemaniak, esaterako 11,8 langile ditu enpresako

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Confebasken arabera, EAEko enpresen batez besteko langile kopurua 6,03koa. Espainiako Estatuan batez bestekoa 4,7koa da, baina patronalak azaldu duenez, erreferentziazko herrialdeen zenbatekotik urrun dago Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako enpresen batezbestekoa. Izan ere, Alemanian 11,8 langile ditu batez beste enpresa batek, Austrian 8,8, Erresuma Batuan 8,6 eta Danimarkan 7,7.

Halaber, 50 langile baino gutxiagoko enpresak guztikoaren %98,66 dira EAEn. Europan ehuneko hori zertxobait altuagoa da, %98,91, eta Espainiako estatuan txikiagoa, %99,25

Enpresa txiki hauek enplegu osoaren %48,82 biltzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Espainian %54,7 osatzen dute, eta Erresuma Batuan, Suedian, Frantzian edo Alemanian %40tik behera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK