Arabako enpresen %46k ekoizpena handitzea espero du aurten

Industria arloko salmentak egonkor mantendu dituzte enpresa gehienek (%53) azken hiru hilabeteetan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Arabako enpresek nahiko baikor ekin diote 2024ari, azken hiruhilekoan baino ekoizpen jarduera handiagoa espero baitute, eta besteak beste, eskari zorroak hobera egin du enpresetan laugarren hiruhilekoz segidan. Hala, abendu amaieran enpresen %66k beren diru zorroa nahikoa edo altua dela uste du, aurreko epean baino 7 puntu gehiago.

Hiruhilekoen artean, Arabako enpresen %42k handitu du bere ekoizpena. %36k maila berean mantendu du eta %22k gutxitu. Horrekin batera, eskari mailak, batez ere barne eskariak, lehengaiak lortzeko zailtasunak eta langile kualifikatuak lortzekoak izan dira ekoizpen gaitasuna handitzeko enpresek aurkitutako arazo handienak.

Halaber, industria salmentak egonkor mantendu dira azken hilabeteetan. Enpresen %53k maila berari eutsi dio, eta soilik %23 handitu ditu salmentak. Inbertsioei dagokienez, enpresen gehiengoak (%60) ez ditu ez handitu ez txikitu. Hala, %12k egin ditu inbertsio gehiago 2023ko azken hiruhilekoan.

Hurrengo hilabeteei begira, enpresen %46k beren ekoizpena handituko duela aurreikusten du, eta soilik %6k espero du ekoizpena murriztea. Era berean, enpresen %11k eskari zorroa handituko duela dio, eta %23k salmentak ere handituko dituela uste du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK