BBKk 20 milioira igo du Iberdrolan egindako inbertsioa

Iberdrolaren milioi erdi titulu gehiago erosi ditu

Xabier Sagredo BBKko presidentea | Argazkia: Europa Press Xabier Sagredo BBKko presidentea | Argazkia: Europa Press

BBK fundazioak 20 milioi eurora igo du Iberdrolan egindako inbertsioa, milioi erdi titulu gehiago erosita. Eragiketa horretan 5,5 milioi euro inbertitu ditu. Xabier Sagredo buru duen erakundeak jakitera eman duenez, enpresa-zorro bat osatu nahi du Bizkaian errotutako taldeekin, Iberdrolaren kasuan bezala.

Iberdrolako azken inbertsio hori BBKk egin du aurtengo lehen egunetan, akzioko 11,09 euroko prezioan. Aurreko eragiketa 2021aren amaieran izan zen, 320.000 titulu eskuratuta.

Duela hiru urte hasi zen BBK Iberdrolaren aldeko apustua egiten. 2021ean 100.000 titulu erosten hasi zen, kasu honetan akzio bakoitzeko hamar euroko prezioan. Ekitaldi horretan, Iberdrolaren 320.000 akzio berri jabetzan hartu zituen. BBK da Kutxabankeko akziodun nagusia, entitatearen kapitalaren %57 baitu, eta bankuak bere gizarte-ekintza egiteko ematen dizkion dibidenduez gain, diru-sarrerak ere dibertsifikatu nahi ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK