CAFek aldiriko hamar tren egingo ditu Herbehereetarako

2028tik aurrera entregatuko dizikio trenak Herbehereetako Qbuzz garraio-operadore publikoari

CAFen egingo duen trena | Argazkia: Europa Press CAFen egingo duen trena | Argazkia: Europa Press

CAF taldeak aldiriko hamar tren, eta horiei dagozkien parke-pieza ekoiztuko ditu FS Group taldearen Qbuzz garraio-operadore publikoari. Trenak 2028tik aurrera entregatzea aurreikusten da. Beasaingo enpresak ohar bidez adierazi duenez, Qbuzz Herbehereetako garraio publikoko enpresak, egunero 350.000 bidaiari mugitzen ditu, autobus tranbia eta trenen bidez, eta Groningen-Drenthe eskualdean, Utrecht eta Rotterdam hirien arteko eremuan ematen du zerbitzua. Hain juxtu, enpresa gipuzkoarrak ekoiztuko dituzten trenek Dordrecht eta Geldermalsen hiriak lotuko ditu.

Civity plataformako ibilgailuak izango dira. Taldetik nabarmendu dute trenak energetikoki "eraginkorrak" izango direla, 160 kilometro orduko abiaduran zirkulatzeko diseinatuak. Tren bakoitza hiru autok osatuko dute, eta 350 bidaiari inguruko edukiera izango du ia 60 metroko luzeran. Horrez gain, mugikortasun urriko pertsonentzako espazioak eta bizikletak garraiatzeko guneak izango ditu.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK