Cidetec Energy Storagek zortzi proiektu berri lortu ditu Europar Batasuneko Horizon programan

4,4 milioi euroko diru-sarrerak izango ditu baterien arloko teknologia eta aplikazioen garapenean urrats garrantzitsua emanda

Argazkia: Cidetec Argazkia: Cidetec

2022ko hirugarren hiruhilekoan Europar Batasunak finantzatutako Horizon programan zortzi ikerketa eta garapen proiektutan hartuko du parte Cidetec Energy Storage ikerketa aplikatuko erakundeak. Zortzi proiektu berri horiei esker, Cidetecek 4,4 milioi euro jasoko ditu datozen lau urteetan. Erakundearen arabera, finantzazio hori urrats garrantzitsua izango litzateke baterien arloko teknologia eta aplikazioen garapena sustatzeko.

Proiektu horiek programa-kidetza desberdinen baitan daude: bost Batt4EU baterien kidetzaren parte dira; bi isuririk gabeko errepideko garraioa lortzeko 2ZERO kidetzaren barruan daude; eta azkena isuririk gabeko ur bidezko garraioaren ZEWT kidetzaren baitan dago.

Baterien kidetzaren baitan dauden lehen bost proiektuek baterien arloko teknologiari buruzko ikerketa aurreratuarekin dute zerikusia. SIGNE proiektuak silizioz indartutako ahalmen handiko anodoak lantzen ditu. NOVOC eta BATWOMAN proiektuek, aldiz, Li-ioi bateriak fabrikatzeko teknika aurreratuak ikertzen dituzte, ahalik eta ingurune-inpaktu txikiena izan dezaten. Ildo horretatik, SPINMATE proiektuaren ardatz nagusia automobilen sektorerako bateria solidoak fabrikatzea eta industrializatzea da. Azkenik, RESPECT proiektuaren helburua Li-ioi bateriak birziklatzeko metodologia berri malguak eta seguruak garatzea da.

NEXTETRUCK eta EMPOWER proiektuak (2ZERO kidetza) lanerako kamioi eta autobus elektrikoen garapenarekin daude lotuta. Autobusen kasuan, gainera, erregai gisa hidrogenoa darabilten aukerak ari dira ikertzen. NEMOSHIP proiektua, berriz, ontzi hibridoetan bateria handiak ezartzeko diseinu-soluzioen garapenean dago oinarrituta Aipatutako azken bi proiektuekin 2023ko urtarrilaren 1ean hasiko dira helburu teknikoak lortzeko bidean.  

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK