Diru-sarrerak handitu baditu ere, 240 milioi euroko galerak izan ditu MasMovilek

Orangekin osatuko duen erakunde berria martxoan martxan izatea aurreikusten dute

Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 1.032 milioi eurora iritsi zen 2023an | Argazkia: Europa Press Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 1.032 milioi eurora iritsi zen 2023an | Argazkia: Europa Press

2023an MasMovilek 2.979 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, hau da, iaz baino % 3 gehiago. Hala ere, taldeak 240 milioi euroko galerak izan ditu, tartean, Euskaltel erostearen ondorioz izandako zenbait amortizazio direla eta. 

Iaz, Orangerekin bat egin aurretik, telekomunikazio zerbitzuetatik lortutako diru-sarrerak % 6,2 igo ziren, 2.496 milioi eurora iritsi arte. Bestalde, zerbitzuen diru-sarrerak 2.734 milioi eurora iritsi ziren, 202an baino % 3,3 gehiago. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 1.032 milioi eurora iritsi zen 2023an, %3ko igoera ekarriz.

Meinrad Spenger-ek, MasMovileko kontseilari delegatuak, MasMovilek Orangekin osatuko duen sozietatearen inguruan egin du berba: "Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak beharrezko baimen guztiak eman ondoren, lehen hiruhilekoaren amaieran Orangerekin 'joint venture'-a ixtea espero dugu, gure herrialdean bezero gehien dituen operadorea osatzeko".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK