Dominionek 15 milioiko dibidendua bozkatuko du gaur

Bilbon egoitza bat duen multinazionalak Mikel Barandiaran berrautatuko du kontseilari ordezkari gisa datozen lau urteetarako

Argazkia: Dominion Argazkia: Dominion

Global Dominion taldeak astearte honetan, bigarren deialdian, egingo duen akziodunen batzar orokorrean dibidendu osagarri bat bozkatuko du, erabilera askeko borondatezko erreserben kargura. Dibidendu horren zenbatekoa 0,09775 eurokoa izango da akzioko, eta guztira 14,77 milioi euro izango dira.

Konpainiak Mikel Barandiaran Landin berrautatuko du kontseilari ordezkari gisa datozen lau urteetarako. Gainera, Dominionek 2023ko abenduaren 31n itxitako sasoiari dagozkion urteko kontuak onartuko ditu (balantzea, galdu-irabazien kontua, diru-fluxuen egoera-orria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta memoria) eta sozietatearen eta talde bateratuaren kudeaketa txostena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK