DUNE esperimentu zientifiko estatubatuarrean parte hartuko du Erreka kooperatibak

Proiektuak neutrinoen partikulak aztertzea du xede, eta hauek antzemateko azpiegitura osatzeko soluzioak eskainiko ditu

Argazkia: Erreka Argazkia: Erreka

Mondragon taldeko Erreka kooperatiba DUNE esperimentu zientifikorako bazkide teknologiko bilakatu da. DUNE proiektuak (Deep Underground Neutrino Experiment) neutrino partikulak aztertzea du xede. Euskal enpresaren arabera, "azken hamarkadan AEBn egin den oinarrizko fisikaren proiekturik garrantzitsuena” da, eta 2026an martxan jartzea aurreikusten dute.

Neutrino partikula iheskor hauen propietateak aztertuz, “unibertsoko misterio askori” erantzuna emateko aukera izango dela azaldu dute. Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroak (CERN) Erreka hautatu du DUNE proiektuko instalakuntzan parte hartzeko.

Eraiki beharreko egiturak 34.000 tona argon likido mantendu behar ditu, -184 gradutara. Estatu Batuetako Hego Dakota estatuan hasi dira eraikitzen, lur azpitik 1.500 metrora. Neutrinoen urrutik detektagailu bat izango da, hauen interakzioak erregistratuko dituena. Neutrino horiek Illinoisko Fermilab izeneko laborategian sortu ziren, eta 1.300 kilometroko distantziara jaurti ziren Hego Dakotako Sanford Lab laborategira. Orain, 30 herrialdetako mila zientzialari eta ingeniari inguruk aztertuko dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK