E&M Combustionek bere errekuntza teknologiaz hornituko du Bodun Biotechnologyren biomasa lantegia

40.000 tona erregai ekoitziko ditu talde txinatarrarentzat

Argazkia: E&M Combustion Argazkia: E&M Combustion

Bizkaiko Artea herrian egoitza duen E&M Combustion ingeniaritza taldeak Txinako Bodun Biotechnologyren biomasa-planta bere industria-errekuntzako teknologiaz hornituko du. BIOTOC patenteari esker, ekonomia zirkularreko proiektuak garatuko ditu, 40.000 tona erregai ekoitziz urtean, arto-lastotik eta nekazaritzako beste hondakin batzuetatik abiatuta, industriarako eta berokuntza zibileko energia termikoa sortzeko.

Ingeniaritza konpainiak proiektuaren errekuntza-ganbera elikatuko duen erregailua garatuko du. Lantegia Anyang herriko industrialdean dago, Txinako Henan probintziaren iparraldean. Industria aplikazio hau erregaia pelletetan egitean oinarrituko da, tenperatura baxuko pirolisi-prozesu jarraitu baten bidez.

Arteako konpainiak adierazi duenez, arto-lastoaren pirolisi-prozesuak eta gero pellet egonkor bihurtzeak energia jasangarriaren kate logistikoa erraztuko du, haren garraioa eta biltegiratzea hobetuta eta erabilera termikoa sustatuz. Finean, instalazioaren helburua ingurumen kutsadura murriztea dela argitu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK