ETEetako zuzendarientzat formakuntza prozesua abiarazi dute Deustuko Unibertsitateak eta Kutxabankek

Eraldaketa digitala enpresetan bultzatzeko programa izango da, 10 eta 249 langile bitarteko enpresetako zuzendarientzat

Eizaguirre eta Larrañaga, hitzarmenaren sinaduran | Argazkia: Kutxabank Eizaguirre eta Larrañaga, hitzarmenaren sinaduran | Argazkia: Kutxabank

Kutxabankek eta Deusto Business Schoolek hitzarmena sinatu dute eraldaketa digitalari loturiko formakuntza martxan ipinitzeko. Zehazki, Almudena Eizaguirre Deusto Business School Executive Educationeko zuzendari nagusiak eta Jabier Larrañaga Kutxabankeko enpresetarako bankako zuzendariak izenpetu dute. 10 eta 249 langile bitarteko enpresetako zuzendariei zuzenduta dago, eta helburua da eraldaketa digitalari nola aurre egin diezaioketen gakoak aztertzea, teknologien integraziotik hasita, kultura finkatu eta sinergiak lantzeraino, baita fidelizazio estrategiak eta neurrirako planak diseinatzea ere.

Formakuntzak sei hilabeteko iraupena izango du eta online eta aurrez aurrekoa uztartuko ditu, azken hori Bilbo, Donostia eta Gasteiz artean. Guztira 136 irakastordu izango ditu, eta guztiz doakoa izango da parte hartzen duten enpresentzat. Izan ere, Next Generation Funtsen bitartez diruz lagundutakoa izango da.

Izen ematea newsletter jakin baten bitartez egingo da, datozen asteetan Kutxabankek haien bezeroei bidaliko diena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK