Iaz baino enpresa gehiago sortu dira 2024ko urtarrilean Hego Euskal Herrian

Nafarroan hazkundea %31,2koa izan den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan %26,27koa izan da

EAEn 322 merkataritza-sozietate berri sortu dira | Argazkia: iStock EAEn 322 merkataritza-sozietate berri sortu dira | Argazkia: iStock

2023ko urtarrileko datuekin alderatuta, enpresa gehiago sortu dira 2024ko urtarrilean Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 322 merkataritza-sozietate berri sortu dira, iaz baino 67 enpresa gehiago, eta beraz, gorakada %26,27koa izan da. Espainiako Estatistika Institutuko datuen arabera, 258 enpresa itxi dira lurraldean, iaz baino 25,85% gehiago. 

Honela, datu hauek EAE urtarrilean eratu diren enpresen serie historikoko laugarren daturik onena da. Gainera, urtarrileko igoera honekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen sorrera aurreko hileko zifra negatiboetatik atera da. Halaber, sortutako 322 enpresak sortzeko 36,6 milioi euro baino gehiago sinatu ziren. 

Lurraldeka, Bizkaian sortu dira enpresa gehien, denera 180. Gipuzkoan 114 izan dira, eta Araban 28. 322 enpresa berrietatik, 321 sozietate mugatuak dira, eta bestea sozietate anonimoa. 

Horrez gain, lurraldean desagertutako 258 enpresetatik 223k borondatez itxi zuten; 18k beste sozietate batzuekin bat egin zutelako, eta gainontzeko 17ek beste arrazoi batzuengatik. Bizkaian itxi dira enpresa gehien, 147.

Nafarroan, gorakada nabarmenagoa

Nafarroan iaz baino 31,2% enpresa gehiago sortu dira 2024ko urtarrilean. Ceuta eta Aragoiko lurraldeekin batera, Espainiako estatuan, Nafarroan eman da hazkunde garrantzitsuena. Guztira, 122 enpresa berri sortu dira erkidegoan, iaz baino 29 gehiago. Honela, iaz baino %67 enpresa gutxiago itxi dira. 

Desagertutako 10 enpresetatik bost beste sozietate batzuekin bat egin zutelako izan zen, eta beste bostak beste arrazoi batzuengatik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK