Enpresa sorrerak %4,25 hazi dira EAEn 2023an

Hartzekodunen konkurtsoek % 25,33ko beherakada izan dute

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen sorrera % 4,25 hazi da 2023an, aurreko urtearen aldean, 3.191 konpainietara iritsiz. Desagertutako enpresak, aldiz,  3.007 izan dira, 2022an baino % 9,15 gutxiago, Experian teknologia etxeak emandako datuen arabera.

Bestalde, Espainiako estatu osoan, enpresen sorrera % 8,6 igo da, eta 62.248 enpresa itxi dira.

Era berean, hartzekodunen konkurtsoek % 25,33ko beherakada izan dute EAEn joan den aurtean. Denera, 227 hartzekodun konkurtso eman dira.

Espainiako estatuan, oro har, beherakada hori % 27,5koa izan da, 4.839 hartzekodunen konkurtsorekin. Autonomia erkidegoen artean, Katalunia izan da lehena, 1.304 prozedurarekin (aurreko urtean baino % 14,9 gutxiago).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK