Enpresa txiki eta ertainentzako 600 milioi euroko laguntza plana onartu du Jaurlaritzak

Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+b proiektuetara bideratuta dago eta % 30 deskarbonizaziokoetara

Arantxa Tapia, Bingen Zupiria eta Gotzone Sagardui gaurko agerraldian | Argazkia: Irekia Arantxa Tapia, Bingen Zupiria eta Gotzone Sagardui gaurko agerraldian | Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du, Gobernu Kontseiluaren bileran, enpresa txiki eta ertainentzako ETE 2024 Laguntza Plana. Ekitaldi honetan 562,2 milioi euro bideratuko dira, 80 programatan baino gehiagotan banatuta, kluster sektorialen finantzaketari eta jarduerari lotutako tresnak barne.

Arantxa Tapiak eman du gaur Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian planaren berri. Azaldu duenez, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntzen “katalogo bat” izango da, lehiakortasuna "hobetu" ahal izateko. Izan ere, "urtez urte hainbat ziurgabetasun eta zailtasun" pairatzen ari dira, orain Itsaso Gorrian gertatzen ari dena, besteak beste. Hori dela eta, zailtasun gehiago suertatzen ari da osagaien hornidurari eta prezioaren igoerari dagokienez.

Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+b proiektuetara bideratuta dago, % 30 deskarbonizaziora, eta, era berean, inbertsio berrietarako, enplegua sortzeko eta nazioartekotzeko laguntzak ere aurreikusten ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK