Enpresen sorrerak %16,13 egin zuen gora azaroan EAEn

Kapitala handitu zuten merkataritza sozietateen kopurua %11,39 jaitsi zen epe berean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa berrien sorrerak %16,13 egin zuen gora azaroan, 288 merkataritza sozietate gehiago eratuz. INEk gaur zabaldutako datuen arabera, 147 itxi ziren epe berean, 2022an baino %3,52 gehiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azaroan izan den enpresen eraketari buruzko daturik onena da. Joan den azaroan sortutako 288 enpresak eratzeko, 3,74 milioi euro baino gehiago ezarri ziren, hau da, duela urtebeteko hilabete berean baino % 85,31 gutxiago.

Azaroan Euskal Autonomia Erkidegoan itxi zituzten 147 enpresetatik 120 enpresek borondatez itxi zuten, 14k beste sozietate batzuekin bat egin zutelako, eta gainerako 13k beste arrazoi batzuengatik.

Espainiako Estatuan, Errioxan (+%84,62) eta Murtzian (+%32,99)  izan ziren hazkunderik handienak. Kontrako aldean, berriz, Melillan, Ceutan eta Kantabrian, %92,31ko, %60ko eta %15,38ko beherakda izan zuten, hurrenez hurren. Enpresen desegiteari erreparatuz, Ceuta (+%133,33) izan zen urte arteko tasan enpresa gehien itxi zituzten erkidegoak; Melilla, Asturias eta Valentzia, berriz, enpresa gutxien itxi zituztenak, %50, %36,84 eta %30,49, hurrenez hurren.

Bestalde, kapitala handitu zuten merkataritza sozietateen kopurua %11,39 jaitsi zen EAEn azaroan. Hazkunde horietan harpidetutako kapitala 107,21 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko azaroan baino %11,63 txikiagoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK