Errenteriako Larzabal auzoan kokatuko da Oarsoaldeko enplegu zerbitzuaren zentro berria

Oarsoaldeko enplegurako eta inklusiorako berrikuntza zentro berriaren inaugurazio ekitaldia ekainaren 13an izango da, baina dagoeneko bertan ari dira lanean

Argazkia: Oarsoaldea Argazkia: Oarsoaldea

1993tik herritarrei eta enpresei eskaintzen den Oarsoaldea enplegu zerbitzuak, euren zerbitzuaren berrikuntza osoa eta instalazioen lekualdaketa iragarri ditu. Atzotik aurrera, Oarsoaldeko enplegu zerbitzua Oarsolan izatera pasako da, eta zentro berria Larzabal auzoko 31. zenbakian egongo da.

Oarsolanek kaleratu duen oharraren arabera, trantsizio hau "mugarri" bat da agentziak komunitateari zerbitzu hobea emateko duen misioan, ikuspegi berrituarekin berrikuntzan eta laneratzean.

Bide batez, ordutegia honako hau izango dela jakinarazi dute. Astelehenetik ostiralera 8etatik 14:30etara. Aldez aurretik eta zerbitzu eraginkorra bermatu nahian, hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da. Zita hartzeko bi bide eskaintzen dituzte: 943 510 200 telefonora deituz edo oarsolan@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzita.

Agentzia gipuzkoarrak eskualdean aurrerapenerako eta aukeretarako "motorra" izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi duela jakinarazi du, enplegua bilatzen ari diren pertsona guztiei eta lan-arrakastarako bidean dauden enpresei laguntzen jarraitzeko esperantzan.

Oarsoaldeko enplegurako eta inklusiorako berrikuntza zentro berriaren inaugurazio ekitaldia ekainaren 13an izango den arren, jada hasi dira lanean egoitza berrian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK