Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Meetind 2024 topaketan

Azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu berrien identifikazioa sustatzea da jardunaldiaren asmoa

Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea

Azpikontratazio industrialeko Europako topaketa XV. urteurrena ospatzen ari da aurten. Hori dela eta, Meetind 2024 topaketa egin da Gipuzkoako Bazkundean, eta han izan dira Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago. Bazkundeak kaleratu duen oharraren arabera, jardunaldi hauen helburua azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu berrien identifikazioa sustatzea da.

Gaurko topaketan elkartu diren 100 enpresetatik, batzuk erosleak eta beste batzuk azpikontratistak dira. Hain juxtu, Europako sei herrialde eta Marokoko 26 enpresa erosle elkartu dira. Azpikontratistei dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko 82 enpresa izan dira bertan. Jardunaldiak bihar jarraituko du, izan ere, erosleek lurraldeko 50 enpresa bisitatuko dituzte. 

Amaitzeko, Gipuzkoako Bazkundetik azaldu dute SupplyChain Subcontex izeneko zerbitzu berri bat aurkeztu dutela. Nobedade honek azpikontratatutako industriaren hornidura-katea osatzen duten enpresen arteko kontaktua sustatzeko balioko du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK