Gipuzkoako enpresen salmentak %3,4 hazi ziren azaroan

Enpleguan ere igoera izan da lurraldean (%0,3), industriari sektoreari esker batik bat

Hernaniko (Gipuzkoa) industrialdea | Argazkia: EnpresaBIDEA Hernaniko (Gipuzkoa) industrialdea | Argazkia: EnpresaBIDEA

Gipuzkoako enpresen salmentak %3,4 hazi ziren azaroan, 2022ko hilabete berarekin alderatuz gero. Gipuzkoako foru ogasunak enpresen inguruan egindako txostenaren arabera, hazkundea kanpo salmenten ondorioz etorri da, %7,8 egin baitzuten gora. Barne salmentak, aldiz, %0,8 hazi ziren soilik. Azaroan enpleguak ere igoera izan zuen, %0,3koa. Gorakada hau industria sektoreari esker izan da batik bat (%0,8).

Horrekin batera, urtarriletik azarora bitarteko salmenta metatuan ere gorakada izan da 2023 eta 2022 artean. Zehazki, %2,7 hazi ziren salmentak 2023an. Kasu honetan, igoera barne salmenten eskutik etorri da, %4 hazi baitziren. Esportazioen hazkundea apalagoa izan zen (%0,4).

2023ko lehen hamaika hilabeteetan eraikuntzan (%8,5), zerbitzuetan (%4,6) eta industrian (%0,8) izan da gorakada. Azaroko datuei dagokienez, eraikuntzako salmentak %5,1 hazi ziren, industriakoak %3,7 eta zerbitzuak %2,9.

Enpleguan, bestalde, 2023ko lehen hamaika hilabeteetan, Gipuzkoako pertsonek enplegatutako pertsonen kopuruak %1,4 egin zuen gora, 2022ko aldi berarekin alderatuta. Zerbitzuen sektorean izan da gorakadarik handiena izan duena, %1,8 langile gehiago zenbatu baitira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK