Ia bost milioi euroko kontratuaren parte da CAF, Erresuma Batuko trenbide-sarea modernizatzeko

Beste enpresa batzuekin batera, seinaleztapen digitalaz arduratuko da

Londresko tren geltoki bat | Argazkia: iStock Londresko tren geltoki bat | Argazkia: iStock

CAFek Erresuma Batuko trenbide sare osoko seinaleen modernizazioa gauzatuko du beste enpresa handi batzuekin batera. Network Rail erakundeak 4,67 milioi euroko kontratua sinatu du nazioarteko enpresa garrantzitsu batzuekin, eta tartean dago Beasaingo konpainia.

Erresuma Batuko trenbide-azpiegituraz arduratzen den erakundeak jakinarazi duenez, kontratua bi zatitan banatu da, eta CAF bigarren kontratuaren parte da, Kanadako AtkinsRéalis enpresasarekin batera. Bigarren kontratuaren aurrekontua, guztira, 3.000 milioi liberakoa (3,5 milioi euro) da, seinaleztapen digitala eta Europako trenbide-kontroleko sistema (ETC) ezartzeko.

Lan horiek datozen hamar urteetan zehar egingo dira. Urte horietan, Britainia Handiko trenbide-sektorea nabarmen eraldatzea espero da, zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko teknologia aurreratuagoa erabiliz. Beasaingo enpresa CAF Signalling filialaren bitartez arituko da, Kanadako AtkinsRealisekin lankidetzan. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK