Iaz 12,1 milioi euroko irabaziak izan zituen Artechek, inoizko emaitza onenak

Bizkaiko enpresako administrazio kontseiluak 6 milioi euroko dibidendu bat banatzea proposatu du

Artechek iaz baino %56,9 gehiago irabazi du | Argazkia: Arteche Artechek iaz baino %56,9 gehiago irabazi du | Argazkia: Arteche

12,1 milioi euroko irabaziak izan ditu Artechek 2023an, iaz baino %56,9 gehiago, izan ere, 2022an 7,7 milioi euro irabazi zituen. Inoizko emaitza onenak dira enpresarentzat. Gainera, 2024an enpresak akziodunekin duen konpromisoa betez, administrazio-kontseiluak 2023ko emaitzetatik, 6 milioi euroko dibidendu bat banatzea proposatu du. 

Enpresak azpimarratu duenez, etekinak sektore elektrikoak duen inbertsio "momentu onak" bultzatu du. Salmentek ere errekor historikoa izan dute fakturazioan, 401 milioi eurora iritsi baitira, 2022an baino %16 gehiago. Konpainiak negozio guztietan izan du hazkundea, eta kontratazioa %16,4 hazi da, 474,1 milioi eurora iritsi delarik.

Bestalde, zuzeneko marjina % 29,7 hazi da 2023an, 133,6 milioi euroraino. Konpainiaren esanetan, gorakada hau, batez ere, "salmenta-bolumenen hazkundeak eta barne-eraginkortasunak indartu dituzten ekintzak" bultzatu dute. Halaber, ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 40,7 milioi eurorena izan da, iaz baino % 35,1 gehiago. Halaber, 2023ko abendua amaitzean, enpresaren zor garbia 41,7 milioi eurokoa izan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK