Kontratatzeko zailtasunak, soldaten kostuak eta absentismoa dira Arabako enpresen kezka nagusiak

Azken behatokiaren arabera, Arabako enpresek administrazio publikoei fiskalitatea murriztea eskatzen diote

Talentua erakartzea eta mantentzea "benetako erronka" bihurtu dela dio SEAk | Argazkia: iStock Talentua erakartzea eta mantentzea "benetako erronka" bihurtu dela dio SEAk | Argazkia: iStock

Arabako enpresen elkartearen (SEA) martxoko behatokiaren arabera, hiru dira lurraldeko enpresek dituzten kezka nagusiak: profesional berriak kontratatzeko zailtasunak, soldata-kostu handiak eta lanera ez agertzea. Kezka hauek lehengaien prezioaren eta energia kostuen ondorio ere direla adierazi dute.

Arabarentzat aspalditik talentua erakartzea eta mantentzea "benetako erronka" bihurtu dela argitu du elkarteak. Gainera, gaur egun laneko baja asko ematen ari direla tamaldu dute, egunean 10.000 langile baino gehiago.

Halaber, lurraldeko enpresen ustez, merkatuaren egoera "normaltasunezkoa" da 10 kasutatik ia 6tan, nahiz eta salmenten egoeran aldaketak izan diren. Gainera, egindako azken galdeketan Arabak esportatzeko "ahalmena" erakusten duela ikusi dute, merkatu horretan zifrak 2023koen antzekoak baitira kasu gehienetan. 

Kaleratutako oharrean, Arabako enpresek administrazio publikoei fiskalitatea murriztea eskatzen diote. Inkestatuen ustez, beraientzat "erabakigarria" da arlo araudi aldaketak egitea, beste lurralde batzuetako enpresekin berme osoz lehiatu ahal izateko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK