Langile bat hil da Lezo eta Errenteria artean, aldamio batetik erorita

2024a hasi denetik lanean hil den zazpigarren pertsona da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, langile bat hil da gaur goizean Lezo eta Errenteria artean, Altzate auzoan, aldamio baterik erorita. Lanean ari zen gizona, eta Ertzaintzak 11:15 inguruan izan du lan istripuaren berri.

Hego Euskal Herrian beste bi pertsona hil dira lan istripuan aste honetan, biak Nafarroan. Kamioilari bat hil da Cadreitan, auto istripu batean, eta beste langile bat hil da zortzi metrotik erorita Arriben. Aurten, denera, lanean hildako pertsonak zazpi izan dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK