Oreka ITk bulego berria ireki du Donostian

Enpresei digitalizazio zerbitzuak emateaz arduratzen den konpainiak ehun bat langile ditu egun Gasteiz, Mutiloa, Leioa eta Donostiako bulegoetan

Iraitz Perez de Goldarazena Oreka ITko zuzendari nagusia | Argazkia: Oreka IT Iraitz Perez de Goldarazena Oreka ITko zuzendari nagusia | Argazkia: Oreka IT

Kudeaketa teknologian espezializatua dago Oreka IT, eta bulego berria ireki berri du Donostian. 2019an Nafarroan (Mutiloan) eta 2020an Bizkaian (Leioan) ireki ostean, azken lau urteetan irekitzen duen hirugarren lantokia da, eta denera lau ditu orain Gasteizko egoitza nagusia kontuan hartuta.

SAP, Microsoft eta Salesforce teknologia aditua da Gasteizko enpresa, eta soluzio propioak emateaz gain, instalazio datuak jasotzeko, bezeroekin harremanak kudeatzeko eta beste negozio beharrak asetzeko teknologia eskaintzen du, besteak beste.

Donostiako espazio berria sei bat langilerekin jarri dute martxan, baina adierazi dutenez, hurrengo bi urteetan 37 lanpostu sortzea aurreikusten dute, Gipuzkoako enpresei digitalizazio zerbitzu hobeak emateko helburuarekin. Modu honetara, Oreka ITk oraingo ehun langileetatik 150 izatera igaro nahi du. Halaber, enpresak "lurraldean gaur egun dagoen merkatu-gabeziari" erantzun nahi dio lantoki berri honekin, izan ere, enpresa askok "kanpoko konpainiak kontratatu behar dituzte" azken soluzio teknologikoak izateko, eta, gero, arazo handiak dituzte zerbitzuari jarraikortasuna eman nahi diotenean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK