Osasun arloko proiektuak garatzeko batu dira Mondragon Health eta Serveo

Telelaguntza zerbitzuak, telemedikuntza edota errealitate birtualeko proiektuak sustatuko dituzte

Miguel Prieto Serveoko iparraldeko eskualde zuzendaria, Hector Olabegogeaskoetxea Mondragon Healtheko zuzendari nagusia eta Alfonso Delgado Serveok Kantabrian, Asturiasen eta EAEn duen ordezkaria | Argazkia: Mondragon Miguel Prieto Serveoko iparraldeko eskualde zuzendaria, Hector Olabegogeaskoetxea Mondragon Healtheko zuzendari nagusia eta Alfonso Delgado Serveok Kantabrian, Asturiasen eta EAEn duen ordezkaria | Argazkia: Mondragon

Serveo enpresak eta Mondragon Healthek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Osasungintza eta esparru soziosanitariora bideratutako proiektuak garatzea izango du xede lankidetzak, eta Mondragon taldeko kooperatibek beren teknologia uztartu ahalko dute Serveok osasun arloko proiektuen kudeaketan duen esperientziarekin.

Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, Erreka, Fagor Healthcare, GSR eta Osarten kooperatibek osatzen dute Mondragon Health, eta teknologian oinarrituriko “proiektu berritzaileak” sustatuko dituzte Serveo enpresa espainiarrekin batera. Telelaguntza zerbitzuak, telemedikuntza, errealitate birtuala eta ekipamendu elektromedikoarekin lotutako proiektuak izango dira besteak, besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK