Otsailean 154 enpresa gehiago zenbatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Autonomo kopurua ere hazi egin da, 221 autonomo gehiago daude hiru lurraldeetan. 2018az geroztik otsaileko daturik onena da

Enpresa baten bulegoak | Argazkia: iStock Enpresa baten bulegoak | Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen kopurua hazi egin da otsailean, izan ere, 154 merkataritza-sozietate gehiago zenbatu dira. Confebaskek lurraldeko enpresa-sareraren bilakaerari buruz egindako azterketaren arabera, denera 57.599 enpresa daude egun. Autonomoen kopurua, bestalde, otsailean ere hazi zen, 221 pertsona gehiago, 2018az geroztik otsailean izan den daturik onena.

Sektoreka, eta orain dela urte bateko datuekin alderatuz, industria izan da kaltetuena, azken hamabi hilabeteetan enpresa kopuruari dagokionez jaitsiera izan duen esparru bakarra izan baita.

Lurraldeka, otsailean Arabako enpresa-kopurua murriztu egin da, eta Gipuzkoan eta Bizkaian igo; 2023ko otsailarekin alderatuz geroz, Gipuzkoan behera egin du kopuruak, eta Araban eta Bizkaian gora. Pasa den otsailean, pandemia aurreko egoerarekin alderatuta (2020 otsaila), beherakadarik handiena Araban gertatu da (-% 3,1, 298 enpresa gutxiago), ondoren Bizkaian (-% 1,8 eta 566 enpresa gutxiago), eta, azkenik, Gipuzkoan (-% 1,3 eta 261 enpresa gutxiago).

Guztira, otsailean autonomoak 166.394 dira, eta urtetik urtera %0,9ko jaitsiera izan dute. 2020ko otsailarekin alderatuta, autonomoen kopurua 3.850 pertsonatan murriztu da, eta horrek, ehunekoetan, %2,3ko murrizketa suposatu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK