Satlantis enpresak % 55 handitu zituen diru-sarrerak iaz

2 milioi euroko etekin garbiak izan ditu konpainia bizkaitarrak, denera 18 milioi euroko diru-sarrerak lortuz

Irudian, Horacio, Lurra behatzeko Satlandisek ekoiztutako hirugarren satelitea | Argazkia: Europa Press Irudian, Horacio, Lurra behatzeko Satlandisek ekoiztutako hirugarren satelitea | Argazkia: Europa Press

Satlantis enpresak iaz 2 milioi euroko irabaziak izan zituela iragarri du. Honek diru-sarrerak %55 handitzea suposatu dio, eta guztira 18 milioi eurokoak izan dira. Gainera bi urtetan euren negozio-zifra hirukoiztu egin dutela azaldu du taldeak, hiru milioi euroko EBITDA edukiz.

Kaleratutako oharraren arabera, joan den martxoaren 21ean, Administrazio Kontseiluak konpainiaren 2023ko emaitzak aurkeztu zituen, eta han eman zuten aditzera 17,8 milioi euroko diru-sarrerak izan zituztela.

Halaber, finantzazio erronda bat ere egin dutela jakinarazi dute, guztira 12 milioi eurokoa. 30 milioi euro inguruko funts propioak eta 26 milioi euro baino gehiagoko diru zorroarekin, enpresako zuzendaria den Juan Tomas Hernaniren esanetan, Satlantisek "behar adina gaitasun du nazioarteko negozio planaren ildo nagusiak finantzatzeko". Hala, enpresa bizkaitarrak nazioarteko hedapen-estrategiaren lehen eragiketa gauzatu du UK Super Sharp konpainiarekin. Gainera, Satlantisek filiala ireki berri du Frantzian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK