Solaris CAFen filialak hidrogenozko 42 autobus egingo ditu Alemania eta Frantziarako

2023an Europan matrikulatutako hidrogenozko autobus guztien % 44,5 Solarisenak dira

Hidrogenozko 535 ibilgailu egingo ditu Solarisek, 2024tik 2026ra bitartean| Argazkia: Europa Press Hidrogenozko 535 ibilgailu egingo ditu Solarisek, 2024tik 2026ra bitartean| Argazkia: Europa Press

Ibilgailu berritzaileak ekoizten dituen CAFen Solaris filialak 20 autobus egingo ditu Alemaniako Regionalverkehr Köln GmbH (RVL) enpresarentzat eta 22 Frantziako Île-de-France Mobilites konpainiarentzat. Kolonian, Solarisen 20 ibilgailu berri egongo dira, horietako bederatzi 12 metroko Urbino modelokoak, eta gainerako hamaikak 18 metroko Urbino autobus artikulatuak izango dira. 350 kilometroko autonomia bermatuta izango dute, eta 2025eko lehen hiruhilekoan egingo da entrega. Honela, denera, Alemaniako hirian Solarisek ekoiztutako 84 ibilgailu izango dira. 

Bestalde, Solarisek Frantziako Île-de-France Mobilites operadoreari hidrogenozko 22 autobus egingo dizkio. 12 metroko Urbino modelokoak izango dira. 2024 eta 2025 urte bitartean entregatzea aurreikusten dute. Halaber, 2023an, Europan matrikulatutako hidrogenozko autobus guztien % 44,5 Solarisenak direla argitu du enpresak.

Iazko urtearen amaieran jasotako eskarien arabera, hidrogenozko 535 ibilgailu egingo ditu CAFen filialak, 2024tik 2026ra bitartean entregatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK